Lege oharra
Zehaztapenak eta baldintzak
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, jarraian adierazita daude domeinuaren jabe den enpresaren identifikazio datuak: ‘hoteloneshottabakalerahouse.com’.
- Sozietatearen izena: Nuevos Espacios Habitables, SL
- IFK: B86177623
- Helbide soziala: Salustiano Olózaga kalea, 4
- Telefono zk.: + 34 943 930 028
- Helbide elektronikoa: tabakalerahouse@oneshothotels.com
- Merkataritza Erregistroko inskripzio datuak: Liburukia: 28.645. Folioa: 112. Atala: 8. Orria: M-515850. 3. inskripzioa
Erabiltzailea da webgune honetako zerbitzuen, edukien, esteken eta hipertestuen erabileraren erantzule bakarra. ‘Nuevos Espacios Habitables SL’ enpresak ez du bere gain hartzen hirugarrenek aipatutako material hori legez kontra erabiltzearen erantzukizuna.
Ez ‘Nuevos Espacios Habitables, SL’, ez webgune honen sorreran, ekoizpenean edo hornikuntzan zerikusia duen beste ezein alde ez dira izango webgunera sartzean edo hura erabiltzean gerta daitezkeen kalteen, kostuen, galeren edo zuzeneko erantzukizunen nahiz ezusteko zeharkako edo zigorgarrien erantzule.
‘Nuevos Espacios Habitables, SL’ enpresak ez du bermatzen webgune honetako edukien zehaztasuna. Gainera, ‘Nuevos Espacios Habitables, SL’ ez da izango webguneko edozein material kargatzeagatik zure ordenagailuak edo beste jabetzaren batek izan ditzakeen kalteen edo birusen erantzule.
Copyright
Ikus-entzunezko material guztiak, marka erregistratuak edo jabetza intelektuala edo industriala duen webgune honetako beste edozein elementu ‘Nuevos Espacios Habitables, SL’ enpresaren jabetzakoak dira, edo behar besteko erabilera eskubidea dute. Material hori erabilera pertsonalerako bakarrik erreproduzitu daiteke, eta debekatuta dago hura baimenik gabe aldatzea, kopiatzea, alokatzea, mailegatzea, eskualdatzea eta hedatzea.
Pribatutasuna
‘Nuevos Espacios Habitables, SL’ enpresak jakinarazten du webgune honetako inprimakien bidez jasotako datu pertsonal guztiak konfidentzialtasun osoz erabiliko direla, erakundearen pribatutasun eta segurtasun politikaren arabera, baita Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera ere. Datu horiek Datuak Babesteko Agentziaren Erregistro Orokorrean inskribatuta dagoen fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi hori sortzeko, edukitzeko eta mantentzeko helburu nagusia datu pertsonalak erabiltzea da, webgune honen bidez egiten diren ostatu erreserbak kudeatu ahal izateko edo eskaintzen jakinarazpenak bidali ahal izateko. Informazioaren hartzaileak erakundeak dituen sail eta erakunde elkartuetako pertsona atxiki, inskribatu, titular eta laguntzaile guztiak dira, baita legez horiek lagatzea eskatzen duten estamentu ofizialak ere. Inprimakia bidaliz gero, igortzaileak onartzen du gure datu-basean datuak modu automatizatu eta dokumentalean erabiltzea. Jakinarazten dizugu datu pertsonaletako batzuk hirugarrenekin parteka ditzakegula eta horiek zurekin harremanetan jar daitezkeela posta elektronikoz, zure egonaldiarekin zerikusia duten gaiak lantzeko, adibidez, zure gogobetetze maila ezagutzeko edo hotelean izan duzun esperientziari buruzko iritziak jasotzeko. Zure datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubidea duzu, baita datu horietan izan daitekeen edozein gorabehera edo aldaketa jakinarazteko eskubidea ere. Eskubide horiek erabiltzeko eta edozein argibide lortzeko, mezu bat idatz dezakezu helbide honetara: tabakalerahouse@oneshothotels.com.